Udazken ekinozioa
Argia eta iluntasuna erabateko orekan dauden unea da ekinozioa, gaueko eta eguneko orduak berdinak direlarik. Udazkeneko ekinoziotik aurrera iluntasuna gero eta handiagoa izango da. Planetaren oreka hau, une egokia da etenaldi bat egiteko, argia eta iluntasuna gure giza existentziaren parte direla hausnartzeko.
Udazkena askatzeko une egokia da, joaten uzteko. Zuhaitzetatik ikas dezakegu: hostoak erortzen uzten dituzte, neguan energia mantentzeko eta ostean, udaberrian, berritu eta jaio ahal izateko.
Yoga praktika honen bidez barruko oreka lantzen saiatuko gara. Barne lasaitasunari lekua eman, gure barrua indartu eta non gauden eta nora goazen hausnartu.
Tarifa: 25 euros
Fecha: 27 de septiembre, de 18h a 20h
Impartido por : Goizane Ardanaz
Reservas o más información aqui: goizoa@gmail.com /Tel. 646 898 359